castellano   |   euskara
SOLIDARI-RI BURUZ


Hamarkada batzuen lorpen sindikaletatik (zeinen fruitua sektore batzuk dituzten lan baldintza onak baitira) hauen higadurara pasatu egin da.

Sektore egonkorretan zein kolokako enpleguetan ere desberdintasuna areagotzen ari da, batez ere gazteei, adinekoei eta etorkinei, eragiten dielarik.

Berdintasunaren kontrako joera hau, joko arauak gero eta gehiago markatzen dituzten botere ekonomikoek bultzatzen dute. Aipatutako arauak langileen kontrakoak izateaz gain botere politikoen legitimazioa ere lortzen ari dira.

Sindikalgintzak, gaur, mundu globalizatu honetan dauden ondoko erronka handi eta zailei egin behar die aurre: azken krisiaren eragileak izan diren politika ekonomiko neoliberal berdinen mantentzeari, ingurugiroaren krisiari, gure bizitzaren esparru askoren merkantilizazioari, pribatuarekiko zerbitzu publikoek jasaten duten murrizpenaren aurrean Ongizate Estatuaren defentsari...

Egoera honi erantzun ematea zail bada, are gehiago gehiengo sindikalgintza desmobilizazio etapa batean egoteaz gain, botere ekonomiko-politikoekin kudeakidetza artifizialean sartuta bada. Aurrekoaz gain, gure artean, elkarlan sindikal ahula dugu -elkarren arteko borroka bortitza ez bada-nazio identitate eta esparruen konpetentziak direla eta.

Horrela izanda ere, SOLIDARIan sindikatu batean afiliatua egotea positibo eta baliogarritzat jotzen dugu. Sindikalismoak pertsonen eskubideen defentsarako gizarte erreminta ona izaten jarraitzen duela uste dugu. Orain eta hemen, politika errepresiboen kontrako oposizio garrantzitsuena bezala agertzen da.

Bakarrik ibiltzea mundu lehiakor eta agresibo honetan ez dirudi hoberena denik.
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES